Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2019

AFRIKAKO ERREGEA EDO ERREGINA LMH3.

LARRAMENDI IKASTETXEA, L.M.H. AFRIKAKO ERREGEA EDO ERREGINA (Larramendi ikastetxea) Azalpenak: Antzerki hau Lehen hezkuntzako 3. mailako ikasleek egiteko prestatua dago. Denera, 16 aktorek hartuko dute parte. Ideia nagusiak: Zazpi tribu ezberdin daude Afrikako baso batean. Gerra baten ondorioz, tribu bakoitzetik pertsona bakarra geldituko da bizirik. Orduan, horietatik Afrikako erregea nor ote den eztabaidatzen hasiko dira. Horrela, bakoitzak bere abileziak poesia bidez kontatzen ditu, poesiarik onena errezitatu duena garailetzat ematea erabakitzen baitute. Azkenean, ordea, bakoitzak berak egin duela ondoen esango du, eta denak borrokan hasi eta bertan hilko dira. Behin denak bertan hilda, 7 animalia azalduko dira. Haien artean ere, animalia bakoitza bere dohainak eta indarrak azaltzen hasiko da. Azkenean, ordea, dortoka bakezaleak denak konbentzituko ditu bere oskola magikoari esker, denek berdin aginduko dutela eta erregerik ez dela egongo esanez. Antzez...