Saltatu eta joan eduki nagusira

AFRIKAKO ERREGEA EDO ERREGINA LMH3.

http://www.elchoromatutino.com/wp-content/uploads/2011/04/afrika.jpg







LARRAMENDI IKASTETXEA, L.M.H.
AFRIKAKO ERREGEA EDO ERREGINA
(Larramendi ikastetxea)


Azalpenak:
Antzerki hau Lehen hezkuntzako 3. mailako ikasleek egiteko prestatua dago. Denera, 16 aktorek hartuko dute parte.


Ideia nagusiak: Zazpi tribu ezberdin daude Afrikako baso batean. Gerra baten ondorioz, tribu bakoitzetik pertsona bakarra geldituko da bizirik. Orduan, horietatik Afrikako erregea nor ote den eztabaidatzen hasiko dira. Horrela, bakoitzak bere abileziak poesia bidez kontatzen ditu, poesiarik onena errezitatu duena garailetzat ematea erabakitzen baitute. Azkenean, ordea, bakoitzak berak egin duela ondoen esango du, eta denak borrokan hasi eta bertan hilko dira. Behin denak bertan hilda, 7 animalia azalduko dira. Haien artean ere, animalia bakoitza bere dohainak eta indarrak azaltzen hasiko da. Azkenean, ordea, dortoka bakezaleak denak konbentzituko ditu bere oskola magikoari esker, denek berdin aginduko dutela eta erregerik ez dela egongo esanez. Antzezlan honekin, animaliekin erabiltzen den eredua gizakiengana ekarri nahi da, gizaki denok berdintasun batean hezi behar dugula aldarrikatzen duelarik.


Pertsonaiak:
-Bi narratzaileak
-Afrikako zazpi tribuetako pertsonaiak: Touareg, Bakongo, Boskimanoa, Herero, Danakil, Atxoli eta Himba..
-Afrikako zazpi animaliak: elefantea, jirafa, lehoia, igela, tximinoa , zebra eta dortoka.
*Pertsonaien sexuari dagokienez, berdin zaio mutila edo neska izan. Narratzaileen kasuan, edo Afrikako tribuen kasuan ez dago ezberdintasunik. Animalien kasuan, beraiei deitzerakoan “andrea” edo “jauna” terminoekin bereizten ditut, eta “erregea” edo “erregina” terminoak ere erabiltzen ditut. Nik elefantea, lehoia eta tximinoa mutilak jarri ditut, eta jirafa, igela, zebra eta dortoka neskak.


Jantziak:
Tribuak nola jantzi, ondorengo argazkietan ikus daiteke, guxi gorabehera. Animaliak kareta bidez jantzi daitezke, eta dortokaren etxea kartulina batekin egin daiteke, soka batekin bizkarrean kateatzen delarik. Bukaeran besteei pasatzeko erosoa izan behar du.

-Touareg tribua: gaur egunean Saharako basamortuan daude.


-Bakongo tribua:Congoko lurretan. Afrika erdian.
http://images.nypl.org/index.php?id=1266706&t=w


-Boskimano tribua: Botswanan. Afrika hegoaldean.
http://costumbrestribalesdeafrica.wikispaces.com/file/view/tribu_san4.jpg/137989741/tribu_san4.jpg


-Herero tribua: Angolan.
https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhYts7cFzjGYc9NS9VsjyotThK9L53CsIt3I-68wub2nk6e6hio83Qj2L-MvaQD4jlHWqiLx0ccsoXUzuRZJX6tvJZoOPH5MyBqm8wrGslQjWv-T8dONPnkA3Y9vAIeMI-pRJEzb9JQKt4/s320/thumbnailCAX5F0AO.jpg


-Danakil tribua: Etiopia
http://farm3.static.flickr.com/2395/2180363804_29e1dfe1e3.jpg
-Atxoli tribua: Sudanen.
http://globedia.com/imagenes/usuarios/noticias/36111/1274834936.jpg


-Humba tribua. Namibian iparraldean
http://planethungary.com/files/ph/imagecache/large/images/image/himba_tibe.jpg


Dekorazioa:
Dekorazio modura, atzean Afrikako mapa azaltzen den mural bat margotu dezakete. Herrien izenak beraiek ipin ditzakete (Azpiko bigarren marrazkia izango litzateke). Herrien izenak nola diren jakiteko lehenengo marrazkia dago, nahiz eta gazteleraz dauden).




Gidoiko testuaren egokiera:  Antzezlanean zehar hitz egiten den guztia beltzez idatzia dago,eta abesten diren bertsoak, gorriz. Gertatzen diren ekintzak edo egin beharreko mugimenduak berdez, parentesi artean. 6 eszena ditu antzezlan honek.

 Egilea: MIKEL AIERTZA








AFRIKAKO ERREGEA  Gidoia


1. Eszena: Tribuen aurkezpena
NAR 1: Orain dela urte asko, Afrikako herri batean egundoko borrokak gertatu ziren. Gerra gogorra izan zen bertan, eta 7 tribu bakarrik salbatu ziren.
NAR 2:Okerrena, zera da, tribu bakoitzetik lagun bat bakarrik gelditu zela. A zer komeriak!
NAR 1: A zer komeriak, bai! 7 lagun bakarrik bizi ziren hain baso handian, eta zazpiak elkar ikusi ezinda. Pernando amezketarraren astoak bezala, ekar ikusi ezinda…jajajajaja.
NAR 2: Ba, zuek nortzuk ziren jakin dezazuen, aurkeztu egingo dizkizuegu:
NAR 1: Hona hemen lehenengoa:
(Touareg tribukoa azalduko da, zapiz tapatua, tea eskuan)
NAR 1: Ikusten duzuen elementu hau Afrika iparraldeko herrialdeetan bizi den tribuko azken kidea dugu. Touareg tribua, Saharako basamortuan bizi da.
NAR 2: Orain bigarrena aurkeztuko dizuegu:
(Bakongo tribukoa azalduko da, aiztoa eskuan)
NAR 2: Ikusten duzuen elementu hau Afrika erdialdeko herrialdeetan bizi den tribuko azken kidea dugu. Bakongo tribua, Kongon bizi da.
NAR 1: Orain hirugarrena aurkeztuko dizuegu:
(Boskimano tribukoa azalduko da, arku eta gezia eskuan)
NAR 1: Ikusten duzuen elementu hau Afrika hegoaldeko herrialdeetan bizi den tribuko azken kidea dugu. Boskimano tribua, Botswanan bizi da.
NAR 2: Orain laugarrena aurkeztuko dizuegu:
(Herero tribukoa azalduko da, erasorako harriak eskuan hartuta)
NAR 2: Ikusten duzuen elementu hau Angolako lurretan bizi den tribuko azken kidea dugu. Herero tribuko kidea.
NAR 1: Orain bosgarrena aurkeztuko dizuegu:
(Danakil tribukoa azalduko da, lanza eskuan)
NAR 1: Ikusten duzuen elementu hau Etiopiako lurretan bizi den tribuko azken kidea dugu. Danakil tribuko kidea.
NAR 2: Orain seigarrena aurkeztuko dizuegu:
(Atxoli tribukoa azalduko da, tinbala jotzen)
NAR 2: Ikusten duzuen elementu hau  Sudaneko lurretan bizi den tribuko azken kidea dugu. Atxoli tribuko kidea.
NAR 1: Orain zazpigarrena aurkeztuko dizuegu:
(Humba tribukoa azalduko da, makila eskuan)
NAR 1: Ikusten duzuen elementu hau  Namibia iparraldean bizi den tribuko azken kidea dugu. Humba tribuko kidea.


NAR 1:Horrela, Afrikako erregea nor ote zen eztabaidan hasi ziren zazpiak:
TOUAREG:Aizue, zer egiten duzue nire lurretan?
BAKONGO:Aizu, ni nire lurrean nago, ni naiz Afrikan agintzen duena.
BOSKIMANOA:Baina nondik atera duzu txatxukeria hori? Argi dago nik agintzen dudala hemen.
HEREROA:Tontoak dirudizue, ni izendatuko naute Afrikako erregea.
DANAKIL:Izendatuko zaituztela? Ba ez dakit ba nork... nik uste gu zazpiok bakarrik bizi garela hemen. Beste guztiak gerran hil dira.
ATXOLI:Hil dira, edo “hil ditugu” hobeto esanda.
HUMBA: Horrela da, nire familia guztia hil duzue.
DANAKIL:Zuek  denok zarete hiltzaileak. (beste kide guztiei zuzenduz). Nire anaia-arreba guztiak hil dituzue.
HEREROA: Zureak bakarrik ez, nireak ere bai.
(Orduan denak biktimarena egiten hasiko dira, eta eskandalua sortuko da)
(Touaregek hautsiko du isiltasuna)
TOUAREG:Afrikako erregea nor izango den gure artean erabaki behar dugu. Dudarik ez dago, bakoitzak bere burua aurkeztuko duela hautagai gisa, guztiok geure tribua maite baitugu. Ba, hori erabakitzeko lehia bat egingo dugu.
BAKONGO:Ze eratako lehia? Berriro borrokan hasi behar al dugu? Nire aurka jai daukazue…
BOSKIMANOA: Nire kontra ere bai. Bostehun afrikarretik gora hil ditut nire arku eta geziekin.
ATXOLI:Nik ere ez daukat arazorik berriro borrokan egiteko. Sasoi betean nago.
HUMBA: Nik ere ez. Makil honekin denak akabatuko nituzke.
TOUAREG:Borroka egingo dugu, bai. Baina ez borroka fisikoa. Poesiazko borroka baizik!
BESTE GUZIAK:Zer????????
TOUAREG:Entzun duzuen bezalaxe. Poesiarik onena errezitatzen duenak irabaziko du.


NAR 2: Harritzekoa izan zen arren, guztiak ados gelditu ziren Touareg tribukoak planteatu zuenarekin. Hala ere, beraiek nolako hiltzaileak ziren ezagututa, poesiaren kontu horrek ez dakit ba funtzionatuko ote zuen… Kontuak kontu, poesiak errezitatzeari ekin zioten, Afrikako erregea nor izango zen jakiteko.







2. Eszena:Poesia lehiaketa
(Honenbestez, poesia lehiaketarekin hasiko dira)
TOUAREG:
Touareg, Touareg


Desertuko lurretan,
inoiz ez elurretan,
eguzki berotan blai,
galdu ditut mila anai.


Touareg, Touareg


Gainean mila zapi,
barrutikan gizaki,
biziraupena lege
neu Afrikan errege.


BAKONGO:
Ni Kongoko Bakongo,
bizirik dut iraungo.


Neure makil ta aizto,
hil ditut hainbat gaizto,
gorputza dut harrizko.


Borrokarako adorez,
ibaiak aldatu dira kolorez
ixuritako odolez.


Ni Kongoko Bakongo,
errege naiz izango.


BOSKIMANOA:
Boskimano bakarra,
hor nire deiadarra,
nik dadukat indarra.


Neure arku ta gezi,
bihurtzen nau berezi,
aurkarientzat hesi,
denak doaz ihesi.


Etsaientzat gaitz
neurekin dudan dohaiz,
Afrikako errege izango naiz.


HEREROA:
Nik hartu dut labana,
hil denak banan-bana,
Afrikako lurretan barna,
erregetzara narama.


Herero, Herero,
ni egongo naiz ero,
errege izan ta gero.


DANAKIL:
Ni naiz Danakil,
nire lanzarekin danak hil!!!!


Defentitzen dut nire lurra,
zuei emango dizuet egurra,
izango da gauza ziurra,
nirea baietz garaikurra.


Belaunikatuko zarete denok,
hemen aurrean zaudetenok,
ni izango naiz agintari,
Afrikako lurretako mirari.


Ni naiz Danakil,
nire lanzarekin danak hil!!!!


ATXOLI:
Atxoli, Atxoli!!!! Hor nire lema,
ni naiz triburik onena


Tinbalen soinu hauskorra,
eraso ereserkia horra,
ni naiz aurkari gogorra,
azkarra eta bizkorra,
Afrikako altxorra,
ni ez bainaiz hilezkorra.


Atxoli, errege izango zera,
danbor hotsekin batera.


HUMBA:
Humba! Humba! Egin oihu, altxa makila!
Humba! Humba! Hor aritu naiz nire kideen bila.


Hil dituzue denak,
nire kiderik maiteenak,
isuririk odola,
ez uste barkatzerik inola,
jokoan dago ohorea,
defendatuko dut neurea.


Humba! Humba! Egin oihu, altxa ukabila!
Humba! Humba! Indartsuena gailendu dadila.





3. Eszena: Azken borroka
NAR 1:Baina poesia onena norena izan ote zen eztabaidatzen hasi zirenean etorri ziren komeriak. Ez zekiten pertsonak bezala portatzen, eta jakinekoa zen guzti honek nola bukatu behar zuena.
TOUAREG:Nire poesia izan da denetan onena!
BAKONGO:Bai zera, nire poemak askoz ere hunkigarriagoak ziren zureak baino.
BOSKIMANOA: Hara bestea, nireak ziren bihotzera iristen diren horietakoak…
HEREROA:Bihotza? Inork ba al dauka ba hemen bihotzik? Argi dago ez garela ados jarriko. Nik badakit nola bukatuko dugun.
DANAKIL:Nik ere bai…. Elkar hiltzen.
ATXOLI:Gerrara!!!!! Gora Atxoli!
HUMBA: Gora Humba eta humbarrak!
(Eta orduan, denak borobilean borrokan hasiko dira eta "HUNBA,HUNBA,DANBA,DANBA" errepikatuz denak hil egingo dira. Teloia itxi eta erretiratu egingo dira.)

4. Eszena: Animalien aurkezpena
NAR 2:Ba, horrela, euretako inor ez zen bilakatu Afrikako errege.
NAR 1:Baina hau guztia hemen amaitzen dela pentsatzen al duzue?
NAR 2: Ez, noski. Afrikan gizakiez gain, animaliak ere bazeuden, eta eurek ere, noski, Afrikako errege izan nahi zuten.
NAR 1:Horrela, bertan bizi ziren 7 animaliak azaldu ziren:
(Animaliak banan-banan azaldu eta euren buruak aurkezten hasiko dira)
Elefantea:Kaixo! Ni elefantea naiz.
Jirafa: Kaixo! Ni jirafa naiz.
Lehoia: Kaixo! Ni lehoia naiz.
Igela:Kaixo! Ni igela naiz.
Txmiminoa:Kaixo! Ni tximinoa naiz.
Zebra: Kaixo! Ni zebra naiz.
Dortoka: Kaixo! Ni dortoka naiz.


5. Eszena: Animalien arteko lehia
NAR 2:Animalia guztiek, Afrikako errege izan nahi zutenez, bakoitza bere dohainak azaltzen hasi zen. Lehenengo, elefantea  hasi zen hizketan.
Elefantea: Ni izango naiz Afrikako errege, tronpa handia daukadalako.
(bertsoa kopla luzea da. Santa eskeko doinua edo beste edozein. Hurrengo animalienak ere doinu berean joango dira.)
Ni naiz animalia polita
indartsua baita ere,
dudarik gabe ni izango naiz
baso hontako errege.


NAR 1:Baina ondoren, elefanteari jirafak erantzun zion:
Jirafa: Elefante jauna, zu ezin zara izan Afrikako errege oso baldarra zarelako. Nik zuk baino lepo luzeagoa daukat. Ni izango naiz Afrikako erregina!
Leporikan luzeena dauka
hemengo jirafa honek,
eta nire lepoa mugituz
dantza_ere egin dezaket.


NAR 2:Baina ondoren, jirafari lehoiak erantzun zion:
Lehoia:Jirafa andrea, zu ezin zara izan Afrikako erregina ehiztari txarra zarelako. Ni izango naiz Afrikako errege!


Baso honetan ni izango naiz
errege egokiena,
lehoia dugu dudarik gabe
munduko_ehiztari onena.


NAR 1:Baina ondoren, lehoiari igelak erantzun zion:
Igela:Lehoi jauna, zu gaiztoegia zara Afrikako erregina izateko. Gainera, nik saltoak egiten ditut. Ni izango naiz Afrikako erregina!
Igerian nik egin dezaket
arraintxo baten antzera,
gainera salto egin dezaket
harri batetik bestera.


NAR 2:Baina ondoren, igelari tximinoak erantzun zion:
Tximinoa:Igel andrea, zu ezin zara izan Afrikako erregea. Zure saltoak oso txikiak dira. Nireak handiagoak dira. Ni izango naiz Afrikako errege!
Salto handiak egiten ditut
naiz tximino mundiala,
gainera zutik egon naiteke
gizaki haiek bezala.


NAR 1:Baina ondoren, tximinoari zebrak erantzun zion:
Zebra:Tximino jauna, zu ezin zara izan Afrikako erregea. Zu beti saltoka ihesian zabiltza. Hemen ez dago ni bezain polit margotuta inor.
Tximinoa da oso_itsusia
hori gauza nabarmena,
dauzkadan margo txuri beltzekin
neroni naiz politena.

6. Eszena: Dortokaren oskolaren botere magikoa
NAR 1:Baina ondoren, zebrari eta beste guztiei dortokak erantzun zien:
Dortoka: Zebra andrea, zu ez zara izango Afrikako erregea. Tximino jauna, zu ez zara izango Afrikako erregea. Igel andrea zu ez zara izango Afrikako erregina. Lehoi jauna, zu ez zara izango Afrikako erregea. Jirafa andrea, zu ez zara izango Afrikako erregina. Elefante jauna, zu ez zara izango Afrikako erregea.
(Orduan, beste guztiak dortokari zuzenduko zaizkio)
Elefantea: Orduan, nor izango da Afrikako erregea?
Jirafa: Dortoka andrea, zu ez zara izango behintzat?
Lehoia: Zu geldoegia zara Afrikako erregina izateko
Igela: Bai, eta gainera oso itsusia zara.
Tximinoa: Gainera ez dakizu zuhaitzean gora igotzen.
Zebra: Eta zure oskola ez da txuri beltza. Ni askoz ere politagoa naiz.


Dortoka: Arrazoia daukazue. Ni ez naiz izango Afrikako erregina! Inor ez da izango Afrikako erregea! Denok berdin aginduko dugu.
Besteek:Ez, ez, ez! Ez gaude ados!


NAR 2: Dortokaren ideia oso ona zen. Denek berdin aginduko zutela eta Afrikan ez zela erregerik izango proposatu zien, baina beste animaliak ez zeuden ados. Hala ere, dortokak magia zeraman bizkarraren gainean. Bere bizkar gaineko etxeak botere izugarriak zituen. Ikus ezazue:
Dortoka:
(Aurreko koplen doinu bera)
Nire etxea pasako diet
denei banaka jakina,
orduan denek izango dute
nire iritzi berdina.


NAR 1:Horrela, bere etxea banan-banan pasa zien besteei. Oskolaren magia banan-banan pasa zien. Hainbestez, denak iritziz aldatu zuten.
Elefantea: Afrikan ez da erregerik egongo. Denok berdin aginduko dugu.
Jirafa: Afrikan ez da erregerik egongo. Denok berdin aginduko dugu.
Lehoia: Afrikan ez da erregerik egongo. Denok berdin aginduko dugu.
Igela:Afrikan ez da erregerik egongo. Denok berdin aginduko dugu.
Tximinoa:Afrikan ez da erregerik egongo. Denok berdin aginduko dugu.
Zebra: Afrikan ez da erregerik egongo. Denok berdin aginduko dugu.
Dortoka:Oso ondo! Orain, erabakia ospatzeko bertso bat abestuko dugu.


(“Pello Joxepe” doinua agurreko bertsoa abestuko dute guztiek batera)
Baso hontako animaliak
oso pozikan gaude, bai!
gu azkenean izango gara
batera bizitzeko gai,
erabaki bat hartu behar bada
hitz egingo dugu lasai,
eta horrela biziko gara
denok pozik eta alai!


(Ondoren, narratzaileek bukaerako aurkezpenak egingo dituzte, antzezlanari bukaera emanez.)



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

2.-LANBIDEAK:LEHENENGO ETA BIGARREN SEKTOREAK

2.-LANBIDEAK:LEHENENGO ETA BIGARREN SEKTOREAK ERA ASKOTAKO LANAK Gizon-emakumeek era askotako lanak egiten dituzte.Batzuek landareak hazten dituzte;beste batzuek , animaliak .Beste askok fabriketan egiten dute lan,hau da lehengaiak produktu landu bihurtzen dituzte.Gehienek zerbitzuetan lan egiten dute.. irakaskuntza,medikuntza,bulegoetan… Hiru sektoretan banatzen ditugu. LEHENENGO SEKTOREA 1.-NEKAZARITZA NEKAZARITZA:Nekazaritza da lurra lantzea,elikagaiak eta bestelako produktu batzuk lortzeko. NEKAZARITZA-LANAK:goldatu,ureztatu,ongarritu,landatu edo erein eta uzta bildu. LEHORREKO LABOREAK:euri urarekin hazten direnak. LABORE UREZTATUAK:ubideetako ura erabiliz ureztatzen dira. TEKNOLOGIA NEKAZARITZAN:traktoreak,uzta-makinak , ureztatze automatikoak eta berotegiak. 2.-ABELTZAINTZA ABELTZAINTZA da abereak haztea ,haietatik elikagaiak eta beste zenbait produktu lortzeko. ABELTZAINTZA INTENSIBOA:abereak ikuilueta...

7.-ITSASOKO ANIMALIAK / URETAKO ANIMALIAK

7.- ITSASOKO ANIMALIAK. URETAKO ANIMALIAK ANIMALIA ORNODUNAK Animalia ornodunek hezurrezko eskeletoa dute,gure eskeletoaren modukoa. Balearen eskeletoa ANIMALIA ORNODUNEN TALDEAK Animalia ornodunak bost talde hauetan banatzen dira: ugaztunak,hegaztiak,narrastiak, anfibioak eta arrainak. UGAZTUNAK 1.-NOLAKOAK DIRA UGAZTUNAK?:Ugaztunek biriken bidez arnasten dute eta ilez estalita daukate larruazala.Gehienek lau hanka dituzte, uretan bizi direnek ez. Balea 2.-ANIMALIA UGAZTUNEN UGALKETA:Ugaztunak bibiparoak dira, eta amek ugatzetan sortzen duten esnea ematen diete kumeei. 3.-ITSASOKO UGAZTUNAK:Badaude ugaztun hegalariak ,saguzarra adibidez. Lehorreko ugaztunak baita ere zaldia,elefantea… Zenbait ugaztun itsasoan bizi dira beti;besteak beste, izurdeak eta baleak .Ez dute ilerik eta larruazal leuna dute.Ez dute hankarik,baizik eta hegatsak dituzte,uretan mugitzeko ,igeri egiteko. Itsas-txakurra Itsasoko ug...

3.-LANBIDEAK: HIRUGARREN SEKTOREA

3.-LANBIDEAK: HIRUGARREN SEKTOREA GARRAIOBIDEAK Garraiobideek salgaiak eta pertsonak eramaten dituzte leku batetik bestera. Garraiobide batzuk lehorrean zehar ibiltzen dira;beste batzuk, itsasoan zehar;eta beste batzuk, airean zehar. Gainera,garraiobide batzuk publikoak dira, eta beste batzuk, pribatuak. EROSI ETA SALDU Pertsonok gauzak erosten eta saltzen ditugu,etengabe: elikagaiak, arropa, bidaiak… Zenbait saltoki mota daude;esate baterako,dendak, supermerkatuak, hipermerkatuak eta saltoki handiak. ZERBITZUAK 1.-ZER DIRA ZERBITZUAK? Pertsonen beharrei erantzuten dieten lanak zerbitzuak dira. - Zerbitzu publikoa : gobernuek kudeatzen dute,adibidez, suhiltzaileak… -Zerbitzu pribatuak: pertsona batzuen mende daude... hotelak… 2.-HEZKUNTZA ETA OSASUN ZERBITZUAK Eskoletan ,institutuetan eta unibertsitateetan hezkuntza-zerbitzuak ematen dira.Erakunde publiko eta pribatuak daude. Osasuna zaintzearekin lotutako zerbitzuak osasu...