9.-IRAGANA EZAGUTZEA FAMILIAREN HISTORIA Familia guztiek dute historia.Argazkiak,oroitzapenak eta iraganean erabiltzen genituen objektuak historia horren parte dira. Iraganaz hitz egitea gure historia kontatzea da.Eta gure historia kontatzean ,nor garen jakingo dugu. DENBORAREN JOANA Duela urte asko,inguruan ditugun gauzak ez ziren orain diren modukoak. Paisaia,objektuak,pertsonak eta ohiturak aldatu egiten dira denborarekin. 1.-IRAGANA,ORAINA ETA ETORKIZUNA:Orainaren aurretik gertatutako guztia da iragana .Une honetan gertatzen ari dena oraina da.Gerora gertatuko dena etorkizuna da. 2.-HISTORIA PERTSONALA:Pertsonak aldatu egiten gara denbora igaro ahala.Gertatu zaizkigun gertakari garrantzitsuenak gure historia pertsonalaren zati dira. Familiaren argazkiak,bideoak eta istorioak,kontaketak etab.historia pertsonalaren dokumentoak dira. 3.-HERRIAREN IRAGANA:Herri batean iraganean bizi izan diren pertsonen historia da herri ba...