9.-IRAGANA EZAGUTZEA
FAMILIAREN HISTORIA
Familia guztiek dute historia.Argazkiak,oroitzapenak eta iraganean erabiltzen genituen objektuak historia horren parte dira.
Iraganaz hitz egitea gure historia kontatzea da.Eta gure historia kontatzean ,nor garen jakingo dugu.
DENBORAREN JOANA
Duela urte asko,inguruan ditugun gauzak ez ziren orain diren modukoak. Paisaia,objektuak,pertsonak eta ohiturak aldatu egiten dira denborarekin.
1.-IRAGANA,ORAINA ETA ETORKIZUNA:Orainaren aurretik gertatutako guztia da iragana.Une honetan gertatzen ari dena oraina da.Gerora gertatuko dena etorkizuna da.
2.-HISTORIA PERTSONALA:Pertsonak aldatu egiten gara denbora igaro ahala.Gertatu zaizkigun gertakari garrantzitsuenak gure historia pertsonalaren zati dira.
Familiaren argazkiak,bideoak eta istorioak,kontaketak etab.historia pertsonalaren dokumentoak dira.
3.-HERRIAREN IRAGANA:Herri batean iraganean bizi izan diren pertsonen historia da herri baten historia.
Dokumentu historikoek herriaren historia ezagutzen laguntzen digute.
4.-DENBORA ETA HISTORIA:Gauzak noiz gertatu ziren jakiteko eta gertaerak antolatzeko neurtzen dugu denbora...Urteak,mendeak…
IRAGANEKO OROITZAPENAK
1.-TRADIZIOAK:Toki bateko ohiturei tradizioak esaten zaie...abestiak, dantzak,jantziak,janariak,eskulanak eta kondairak tradizioaren parte dira.
2.-HERRI-JAIAK:Herri eta hiri guztietan antolatzen dituzte jaiak eta herriko pertsona guztiek hartzen dute parte.
3.-IKURRAK:Herriek eta hiriek hainbat ikur dituzte herriaren identifikagarri:bandera,ereserkia eta armarria.
4.-MONUMENTOAK:Garai batean egin zituzten eraikuntzei monumentu historikoak esaten zaie.
Tradizioek,jaiek,ikurrek eta monumentoek gu bizi garen herriaren iragana gogoratzen laguntzen digute.
HERRI BAT DENBORAN ZEHAR
1.-DUELA MILAKA URTE:pertsonak etxoletan,txaboletan bizi ziren.Oinez joaten ziren toki batetik bestera, eta bizkarrean eramaten zituzten ondasunak.
2.-DUELA EHUNKA URTE:pertsonak herrixketan eta gazteluetan bizi ziren.Oinez, zaldiz edo gurdiz eta belaontziz ibiltzen ziren.
3.-GAUR EGUN:hainbat solairuko eraikinetan edo herrien eta hirien ingurumarian eraikitako etxeetan bizi gara pertsonak.Autoz,trenez, itsasontziz eta hegazkinez bidaiatzen dugu.
Pertsonak bezala,herriak,hiriak eta paisaiak ere aldatu egiten dira, denbora igaro ahala.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina