3.-LANBIDEAK:
HIRUGARREN SEKTOREA
GARRAIOBIDEAK
Garraiobideek salgaiak eta pertsonak eramaten dituzte leku batetik bestera.
Garraiobide batzuk lehorrean zehar ibiltzen dira;beste batzuk,itsasoan zehar;eta beste batzuk,airean zehar. Gainera,garraiobide batzuk publikoak dira, eta beste batzuk,pribatuak.
EROSI ETA SALDU
Pertsonok gauzak erosten eta saltzen ditugu,etengabe: elikagaiak, arropa, bidaiak…
Zenbait saltoki mota daude;esate baterako,dendak, supermerkatuak, hipermerkatuak eta saltoki handiak.
ZERBITZUAK
1.-ZER DIRA ZERBITZUAK?
Pertsonen beharrei erantzuten dieten lanak zerbitzuak dira.
-Zerbitzu publikoa: gobernuek kudeatzen dute,adibidez,suhiltzaileak…
-Zerbitzu pribatuak:pertsona batzuen mende daude...hotelak…
2.-HEZKUNTZA ETA OSASUN ZERBITZUAK
Eskoletan,institutuetan eta unibertsitateetan hezkuntza-zerbitzuak ematen dira.Erakunde publiko eta pribatuak daude.
Osasuna zaintzearekin lotutako zerbitzuak osasun -zerbitzuak dira:klinikak,ospitalak...publiko eta pribatuak daude.
3.-GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUAK
Pertsonak eta salgaiak leku batetik beste batera eramatea garraio-zerbitzua da:autobusak, kamioiak, metroa,taxia,hegazkina , itsasontzia.
Informazioa trukatzea komunikazio-zerbitzua da:telebista, irratia, prentsa, internet…
4.-TURISMO KULTURA ETA AISIA-ZERBITZUAK
Turismo-zerbitzua:toki jakin batera joandako pertsonentzako beharrak betetzea:jatetxeak,hotelak,kanpinak…
Kultura-zerbitzua:artearekin lotutako jarduerak...zinema,antzerkia, museoak.
Aisia-zerbitzuak:ondo pasatzeko eta kirol jarduerak...kiroldegiak, jolas-parkeak…
5.-ENPRESA ETA FINANTZA ZERBITZUAK
Enpresa-zerbitzuak:lan egiten dute enpresa pribatuetan ...abokatuek, arkitektoek,iturginek…
Finantza-zerbitzuak: gure diruaz arduratzen direnak...banketxeak.
MERKATARITZA
1.-ZER DA MERKATARITZA?Diruaren trukean produktuak eta zerbitzuak aldatzeko jarduerari merkataritza esaten zaio.
Merkataritzan hauek hartzen dute esku:
-Ekoizleek salgaiak lortzen edo egiten dituzte.
-Kontsumitzaileek salgaiak jan ,edan edo erabiltzen dituzte.
-Merkatariek harremanetan jartzen dituzte ekoizleak eta kontsumitzaileak.
2.-HANDIZKARIAK ETA TXIKIZKARIAK
-Handizkariek produktu kopuru handiak erabiltzen dituzte.
-Txikizkariek produktuak handizkariei erosten dizkiete.
3.-KONTSUMITZAILEEN ESKUBIDEAK
-Produktua kalitate onekoa eta segurua izateko eskubidea.
-Osagaiei eta erabilgarritasunari buruzko informazioa jasotzea.
-Prezio egokia izatea.
4.-ORDAINTZEKO MODUAK
-Billeteak eta txanponak.
-Kreditu-txartelak.
5.-MERKATARITZA ELEKTRONIKOA:aukera ematen du interneten bidez produktuak eta zerbitzuak saltzeko eta erosteko.
GARRAIOAK ETA KOMUNIKAZIOAK
1.-GARRAIOBIDEAK
-Garraiobide pribatuak:jabeek soilik erabiltzen dituzte...autoa,motoa.
-Garraiobide publikoa:denok erabil dezakeguna...autobusa,trena…
2.-KOMUNIKAZIO-BIDEAK:garraiobideek joan-etorrietarako erabiltzen dituzten bideak...trenbideak,errepideak,autopistak.
3.-KOMUNIKABIDEAK:mezuak eta informazioa helarazteko balio dute.
4.-KOMUNIKAZIO MOTAK:
-Komunikabide partikularrak:pertsona gutxi batzuekin harremanetan jartzeko...telefonoa,eskutitza,eposta…
-Komunikabide sozialak:pertsona askori aldi berean informazioa helarazteko...prentsa,irratia,internet,telebista…
5.-KOMUNIKAZIOKO SATELITEAK:irudiak eta hotsak helarazten dituzte.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina