7.- ITSASOKO ANIMALIAK.
URETAKO ANIMALIAK
ANIMALIA ORNODUNAK
Animalia ornodunek hezurrezko eskeletoa dute,gure eskeletoaren modukoa.
Balearen eskeletoa
ANIMALIA ORNODUNEN TALDEAK
Animalia ornodunak bost talde hauetan banatzen dira:ugaztunak,hegaztiak,narrastiak, anfibioak eta arrainak.
UGAZTUNAK
1.-NOLAKOAK DIRA UGAZTUNAK?:Ugaztunek biriken bidez arnasten dute eta ilez estalita daukate larruazala.Gehienek lau hanka dituzte, uretan bizi direnek ez.
Balea
2.-ANIMALIA UGAZTUNEN UGALKETA:Ugaztunak bibiparoak dira, eta amek ugatzetan sortzen duten esnea ematen diete kumeei.
3.-ITSASOKO UGAZTUNAK:Badaude ugaztun hegalariak,saguzarra adibidez.Lehorreko ugaztunak baita ere zaldia,elefantea… Zenbait ugaztun itsasoan bizi dira beti;besteak beste,izurdeak eta baleak.Ez
dute ilerik eta larruazal leuna dute.Ez dute hankarik,baizik eta hegatsak dituzte,uretan mugitzeko ,igeri egiteko.
Itsas-txakurra
Itsasoko ugaztunak urpekari bikainak dira,baina aldian-aldian, noizbehinka,gainazalera atera behar izaten dute,arnasa hartzeko.
Baleak
Izurdea
NARRASTIAK ETA HEGAZTIAK
1.-NOLAKOAK DIRA NARRASTIAK?Narrastiek biriken bidez hartzen dute arnasa, eta ezkataz estalita daukate larruazala.
Dordokak uretan eta lehorrean bizi dira.Krokodiloak ibaietan bizi dira.
Krokodiloa
2.-NARRASTIEN UGALKETA:Narrastiak obiparoak dira eta ez dituzte zaintzen arrautzak eta kumeak.
Dordokak
3.-NOLAKOAK DIRA HEGAZTIAK?Hegaztiek biriken bidez hartzen dute arnasa.Lumak,hegoak eta mokoa dituzte.
Hegazti asko itsasoaren inguruan bizi dira:kaioak,pelikanoak,arrano arrantzaleak…
Flamenkoak
Pinguinoa
4.-HEGAZTIEN UGALKETA:Hegaztiak obiparoak dira,eta arrautzak eta kumeak zaintzen dituzte.
ARRAINAK ETA ANFIBIOAK
1.-NOLAKOAK DIRA ARRAINAK?Arrainak uretakoak dira,zakatzen bidez arnasten dute, ezkatak dituzte eta hegatsen bitartez joaten dira batetik bestera.Arrainak itsasoan(legatza,sardina,antxoa…) edo ibaietan (amuarraina…) bizi daitezke.
Amuarraina
2.-ARRAINEN UGALKETA:Arrainak obiparoak dira.Ez dituzte zaintzen arrautzak eta kumeak.
3.-NOLAKOAK DIRA ANFIBIOAK?Anfibioak urlehortarrak dira,hau da, bizi daitezke uretan(ibai,putzu eta lakuetan) eta lehorrean.Larruazal biluzia daukate:ezkatarik,lumarik eta ilerik gabea.Biriken bidez eta larruazal osoaren bidez arnasten dute.
Anfibioak dira:igela,zapoa,uhandrea eta arrabioa
igela
4.-ANFIBIOEN UGALKETA:obiparoak dira.Jaiotzen direnean,uretan bizi dira eta zakatzen bidez hartzen dute arnasa.
Zapoa
Arrabioa
Uhandrea
ANIMALIA ORNOGABEAK
Animalia ornogabeak hezurrik ez duten animaliak dira.
ORNOGABE MOTAK
Hauek dira ornogabeen zenbait adibide:marmokak,zizareak, barraskiloak,txirlak, armiarmak…
Artropodoen barruan krustazeoak daude...abakandoa,atarraina...
ITSAS ANIMALIA ORNOGABEAK
1.-MARMOKAK:Marmokak itsasoko animaliak dira eta haien garroek ziztatu eta azkura eragiten dute.
Marmokak
2.-HARRAK:Harrak gorputz bigun eta luzeko animaliak dira.Batzuk lurrean bizi dira,baina asko itsasokoak dira.
itsas-zizareak
3.-MOLUSKUAK:Moluskuen taldean,maskordun animaliak(barraskiloak, txirlak,itsas-barraskiloak,muskuiluak…) eta maskorrik gabeak(olagarroak…) daude.
txirlak
Olagarroa
4.-KRUSTAZEOAK:Kanpoko azala gogor bat daukate karramarroak, otarrainak,otarrainxka(langostinoak),lanpernak…
Otarraina
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina