2.-LANBIDEAK:LEHENENGO ETA
BIGARREN SEKTOREAK
BIGARREN SEKTOREAK
ERA ASKOTAKO LANAK
Gizon-emakumeek era askotako lanak egiten dituzte.Batzuek landareak hazten dituzte;beste batzuek ,animaliak.Beste askok fabriketan egiten dute lan,hau da lehengaiak produktu landu bihurtzen dituzte.Gehienek zerbitzuetan lan egiten dute.. irakaskuntza,medikuntza,bulegoetan…
Hiru sektoretan banatzen ditugu.
LEHENENGO SEKTOREA
1.-NEKAZARITZA
NEKAZARITZA:Nekazaritza da lurra lantzea,elikagaiak eta bestelako produktu batzuk lortzeko.
NEKAZARITZA-LANAK:goldatu,ureztatu,ongarritu,landatu edo erein eta uzta bildu.
LEHORREKO LABOREAK:euri urarekin hazten direnak.
LABORE UREZTATUAK:ubideetako ura erabiliz ureztatzen dira.
TEKNOLOGIA NEKAZARITZAN:traktoreak,uzta-makinak , ureztatze automatikoak eta berotegiak.
2.-ABELTZAINTZA
ABELTZAINTZA da abereak haztea,haietatik elikagaiak eta beste zenbait produktu lortzeko.
ABELTZAINTZA INTENSIBOA:abereak ikuiluetan hazi eta elikatzen dira.
ABELTZAINTZA ESTENSIBOA:aire librean hazi eta belarra janez elikatzen dira.
ABELTZAINTZAKO LANAK:Abeltzainek abereei jaten ematen diete, haien osasuna zaintzen dute albaitariari deituz,abeletxeak eta baserriak txukun izaten dituzte eta animalietatik produktuak lortzen dituzte.
3.-ARRANTZA
ARRANTZA da ibaietan nahiz itsasoan arrainak eta itsaskiak harrapatzea.
-ITSASBAZTERREKO ARRANTZA:kostaldetik hurbil egiten da.
-ITSAS ZABALEKO ARRANTZA:kostaldetik urrun egiten da.
ARRAIN-HAZTEGIAK:arrainak eta itsaskiak hazi egiten dituzte bertan.
4.-MEATZARITZA ETA BASO-USTIAPENA
-Meategien bidez, meak(urrea,Ikatza…) lortzen ditugu naturatik.
-baso-ustiapenaren bidez,zura lortzen dugu basoetatik.
BIGARREN SEKTOREA
FABRIKETAKO LANA
1.-PROZESU INDUSTRIALA:naturatik zuzenean lortzen ditugun produktuak lehengaiak dira.Industriak lehengaiak produktu landu bihurtzen ditu.Prozesu hori fabriketan egiten da.
2.-INDUSTRIA MOTAK:
-Oinarrizko industriak:Lehen gaiak erabiliz beste material batzuk sortzen dituzte.Esaterako zementuaren industria.
-Kontsumo-industriak:zuzenean erabiltzeko produktuak egiten dituzte.Adibidez kontserbagintza
-Teknologia-industriak:Produktu berriak sortzen dituzte...ordenagailuak,telefonoak eta abar.
3.-INDUSTRIA ETA PAISAIA
Industriak paisaiak aldatzen ditu.Hondakinak eta kea sortzen dituzte,askotan airea,lurra eta ura kutsatuz.Fabriken inguruan errepideak egiten dira,bai eta trenbideak eta industrialdeak ere.
HIRUGARREN SEKTOREA
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina