Saltatu eta joan eduki nagusira

4.-ZENTZUMENAK




4.-ZENTZUMENAK

BEGIAK :Begiez kolore,forma eta tamainak ikusten ditugu.


BELARRIAK: Belarrien bidez hotsak entzuten ditugu.


LARRUAZALA:Larruazalaren bidez hotza eta beroa sentitzen dugu.


SUDURRA:Sudurraren bidez usaindu egiten dugu.


MIHIA EDO MINGAINA:Mihiaren bidez dastatu egiten dugu.



IKUSMENA
1.-IKUSMENA:Ikusmenaren bidez jakin dezakegu zer forma,  zer kolore eta zer tamaina dituzten inguruan ditugun gauzek.


2.-BEGIAK:begiak betazalez babestuta daude.Bekainek eta betileek ez dituzte zikinkeriarik sartzen uzten.Kornearen bidez sartzen da argia begietara,ondoren begi-ninian zehar pasatzen da.Begi-ninia eraztun koloredun batek inguratzen du: irisak. Barrurago kristalino lentea dago.
Begiak dira ikusmen organoak.Argia hautematea da begien funtzioa.



3.-BEGIAK ETA GARUNA:Begiak informazioa jasotzen du eta garunera bidaltzen du,ikusmen-nerbioaren bidez.


4.-ZAIN DEZAGUN IKUSMENA:Ikusmena zaintzeko,eguzkitik,klorotik eta zikinkeriatik(konjuntibitis) babestu behar ditugu begiak.



ENTZUMENA
1.-ENTZUMENA:Entzumenari esker hautematen ditugu hotsak.




2.-BELARRIAK:Kanpoko zatiari belarria esaten zaio.Handik hodi bat ateratzen da: entzunbidea,dar-dar egiten duen tinpanora iristen da.
Tinpanoa hezurtxo batzuei (mailua,ingude,estriboa e.a.) lotuta dago eta hauek barraskiloari (klokeari).



3.-ENTZUMENA ETA GARUNA:Belarriak informazioa jaso eta garunera igortzen du,entzumen-nerbioaren bidez.


4.-ZAIN DITZAGUN BELARRIAK:Belarriak garbi eta lehor eduki behar ditugu,medikuarengana joan behar dugu min ematen badigute (otitisa), eta ez da komeni oso hots ozenak entzutea.






USAIMENA,DASTAMENA ETA UKIMENA


1.-USAIMENA: Usaimenari esker, usainak hauteman ditzakegu. Sudurraren barruan usainak hautemateko pituitarioa dago.



2.-DASTAMENA:Dastamenari esker hautematen ditzakegu zaporeak. Mihia da dastamen-organoa eta bertan daude dastamen- papilak.



3.-HONELA DASTATZEN DUGU:Sudurra eta ahoa elkarri lotuta daude. Elikagairen bat ahora eramatean, elikagaiaren zaporeak hartzen ditu mihiak.Aldi berean ,haren lurrinak pituitarioa iristen dira, eta usaimenaren bidez hautematen ditugu.Hortaz,elikagai bat probatzean, aldi berean lan egiten dute dastamenak eta usaimenak.

4.-UKIMENA:Ukimenari esker jakin dezakegu nolakoak diren ukitzen ditugun gauzak. Larruazala da ukimen-organoa.





GOGORATU

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

7.-ITSASOKO ANIMALIAK / URETAKO ANIMALIAK

7.- ITSASOKO ANIMALIAK. URETAKO ANIMALIAK ANIMALIA ORNODUNAK Animalia ornodunek hezurrezko eskeletoa dute,gure eskeletoaren modukoa. Balearen eskeletoa ANIMALIA ORNODUNEN TALDEAK Animalia ornodunak bost talde hauetan banatzen dira: ugaztunak,hegaztiak,narrastiak, anfibioak eta arrainak. UGAZTUNAK 1.-NOLAKOAK DIRA UGAZTUNAK?:Ugaztunek biriken bidez arnasten dute eta ilez estalita daukate larruazala.Gehienek lau hanka dituzte, uretan bizi direnek ez. Balea 2.-ANIMALIA UGAZTUNEN UGALKETA:Ugaztunak bibiparoak dira, eta amek ugatzetan sortzen duten esnea ematen diete kumeei. 3.-ITSASOKO UGAZTUNAK:Badaude ugaztun hegalariak ,saguzarra adibidez. Lehorreko ugaztunak baita ere zaldia,elefantea… Zenbait ugaztun itsasoan bizi dira beti;besteak beste, izurdeak eta baleak .Ez dute ilerik eta larruazal leuna dute.Ez dute hankarik,baizik eta hegatsak dituzte,uretan mugitzeko ,igeri egiteko. Itsas-txakurra Itsasoko ug...

2.-LANBIDEAK:LEHENENGO ETA BIGARREN SEKTOREAK

2.-LANBIDEAK:LEHENENGO ETA BIGARREN SEKTOREAK ERA ASKOTAKO LANAK Gizon-emakumeek era askotako lanak egiten dituzte.Batzuek landareak hazten dituzte;beste batzuek , animaliak .Beste askok fabriketan egiten dute lan,hau da lehengaiak produktu landu bihurtzen dituzte.Gehienek zerbitzuetan lan egiten dute.. irakaskuntza,medikuntza,bulegoetan… Hiru sektoretan banatzen ditugu. LEHENENGO SEKTOREA 1.-NEKAZARITZA NEKAZARITZA:Nekazaritza da lurra lantzea,elikagaiak eta bestelako produktu batzuk lortzeko. NEKAZARITZA-LANAK:goldatu,ureztatu,ongarritu,landatu edo erein eta uzta bildu. LEHORREKO LABOREAK:euri urarekin hazten direnak. LABORE UREZTATUAK:ubideetako ura erabiliz ureztatzen dira. TEKNOLOGIA NEKAZARITZAN:traktoreak,uzta-makinak , ureztatze automatikoak eta berotegiak. 2.-ABELTZAINTZA ABELTZAINTZA da abereak haztea ,haietatik elikagaiak eta beste zenbait produktu lortzeko. ABELTZAINTZA INTENSIBOA:abereak ikuilueta...

5.-GIZA GORPUTZA

5.-GIZA GORPUTZA GORPUTZAREN ZATIAK Hauek dira gorputzaren zati nagusiak:burua,enborra eta gorputz-adarrak Gorputza tolestu egin dezakegu toki batzuetan:giltzadura esaten diegu toki horiei. HEZURRAK ETA GIHARRAK Hezurrei esker egoten da zutik gorputza.Hezurrek eskeletoa edo hezurdura osatzen dute. Giharrei esker mugitzen dugu gorputza. GIZA GORPUTZA 1.-GORPUTZAREN ZATIAK: burua,enborra eta gorputz-adarrak dira. 2.-LARRUAZALA:Larruazalak inguratzen eta babesten du gure gorputza. Melanina . 3.-GORPUTZA BARRUTIK:Gorputzaren barruan organoak daude,eta haiei esker funtzionatzen du. 4.-PERTSONA ARTEKO ALDEAK: - Sexu-ezaugarriak: Emakumezkoen eta gizonezkoen gorputzak desberdinak dira. -Garaiera :Pertsona guztiek ez dute altuera bera. -Gorpuzkera :batzuek gorputz zabalagoak dituzte eta beste batzuek argalagoak. -Ezaugarri pertsonalak :Ilearen koloreak,begien koloreak,larruazalaren koloreak,aupegiaren formak e.a…. GORPUTZA MUGITU EGITEN DA ...