Saltatu eta joan eduki nagusira

1.-IZAKI BIZIDUNAK

                        

                       
                         

                 


                   1.- IZAKI BIZIDUNAK



  IZAKI BIZIDUNAK ETA IZAKI BIZIGABEAK


Izadian,naturan,izaki bizigabeak (airea,harriak...) eta izaki bizidunak    (pagoak eta tximeletak) bereizten ditugu.
Izaki bizidunak jaio,hazi eta ugaldu egiten dira.

 ANIMALIAK ETA LANDAREAK


 Animaliak eta landareak izaki bizidunak dira.
Animaliak elikagaiak jan behar izaten dituzte.
Landareek ez dute elikagairik hartzen:ura,airea,eguzki-argia  eta lurreko substantziak baino ez.

                                             NUTRIZIOA 


   1.-BIZI-FUNTZIOAK 


 Izaki-bizidunek hiru bizi-funtzioak betetzen dituzte, izaki-bizigabeek ez.
 Nutrizioa,harremana eta ugalketa dira bizi-funtzioak.
Izaki-biziduna


 
Izaki-bizigabea


  2.-NUTRIZIOA


Nutrizioarekin gorputzerako energia (jolasteko, ikasteko) eta materialak lortzen ditugu.


  Energia asko ematen duten elikagaiak jan behar dituzte kirolariek.


 3.-ANIMALIEN NUTRIZIOA


-Haragijaleak:haragia jaten dutenean...tigrea,arranoa,izurdea...       -Belarjaleak:landareak jaten dituztenak...zebra,zaldia,ardia...           -Orojaleak:animaliak eta landareak jaten dituzte:hartza,basurdea                                          


Panda hartza belarjalea da

 Jirafa baita ere belarjalea da.
 Otsoak haragijaleak dira.
 Lehoiek haragia jaten dute.
Txerriek eta hartzek danetarik jaten dute.

 4.-LANDAREEN NUTRIZIOA


 Landareek beren elikagaiak sortzen dituzte eta,horretarako,               ura,gatz mineralak,karbono dioxidoa eta eguzki-argia erabiltzen             dituzte.
 -Ura:lurretik hartzen dute sustraien bidez.
-Gatz mineralak:sustraien bidez lurreko sustantziak harten  dituzte.              
-Karbono dioxidoa:hostoen bidez airetik hartzen duten gasa da.             
-Eguzki-argia:klorofilari esker erabiltzen dute,hostoetan duten subtantzia berde bati esker.

 Landareek oxigenoa sortzen dute
HARREMANA


1.-HARREMAN-FUNTZIOA:
Kanpotik informazioa jasotzea eta komeni den moduan jokatzea da.


2.-HARREMANA ANIMALIENGAN:
Zentzumen-organoen,nerbio-sistemaren(garuna) eta giharren bitartez egiten dute.



3.-HARREMANA LANDAREETAN:
Landareek eta animaliek ez dute modu berean egiten.


UGALKETA


1.-UGALKETA-FUNTZIOA:
Ugalketari esker,izaki bizidunek beren antzeko ondorengoak dituzte.


2.-ANIMALIEN UGALKETA:
Animaliek sexu bidezko ugalketa izaten dute:izan ere,sexu femeninoa eta sexu maskulinoko animaliek esku hartzen dute.




3.-ANIMALIA OBIPAROAK:arrautzetatik jaiotzen direnak...intsektuak, hegaztiak, narrastiak, arrainak….



4.-ANIMALIA BIBIPAROAK:amaren gorputzaren barruan osatzen dira kumeak...ugaztunak bibiparoak dira...pertsonak,zaldiak, tigreak…


                              Gu ez ginen arrautzetik jaio.
                              Gu amaren sabeletik jaio ginen.

5.-LANDAREEN UGALKETA:
Landareek sexu bidezko ugalketa izaten dute,loreen bidez.


6.-UGALKETA ASEXUALA:
Zenbait animaliak eta landarek ugalketa asexuala dute...aldaxka bidez egiten dena(olibondoa,mahatsondoa,geranioa…).Bi zatitan erdibitzen direnak(itsas-izarra,zizarea…)


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

2.-LANBIDEAK:LEHENENGO ETA BIGARREN SEKTOREAK

2.-LANBIDEAK:LEHENENGO ETA BIGARREN SEKTOREAK ERA ASKOTAKO LANAK Gizon-emakumeek era askotako lanak egiten dituzte.Batzuek landareak hazten dituzte;beste batzuek , animaliak .Beste askok fabriketan egiten dute lan,hau da lehengaiak produktu landu bihurtzen dituzte.Gehienek zerbitzuetan lan egiten dute.. irakaskuntza,medikuntza,bulegoetan… Hiru sektoretan banatzen ditugu. LEHENENGO SEKTOREA 1.-NEKAZARITZA NEKAZARITZA:Nekazaritza da lurra lantzea,elikagaiak eta bestelako produktu batzuk lortzeko. NEKAZARITZA-LANAK:goldatu,ureztatu,ongarritu,landatu edo erein eta uzta bildu. LEHORREKO LABOREAK:euri urarekin hazten direnak. LABORE UREZTATUAK:ubideetako ura erabiliz ureztatzen dira. TEKNOLOGIA NEKAZARITZAN:traktoreak,uzta-makinak , ureztatze automatikoak eta berotegiak. 2.-ABELTZAINTZA ABELTZAINTZA da abereak haztea ,haietatik elikagaiak eta beste zenbait produktu lortzeko. ABELTZAINTZA INTENSIBOA:abereak ikuilueta...

7.-ITSASOKO ANIMALIAK / URETAKO ANIMALIAK

7.- ITSASOKO ANIMALIAK. URETAKO ANIMALIAK ANIMALIA ORNODUNAK Animalia ornodunek hezurrezko eskeletoa dute,gure eskeletoaren modukoa. Balearen eskeletoa ANIMALIA ORNODUNEN TALDEAK Animalia ornodunak bost talde hauetan banatzen dira: ugaztunak,hegaztiak,narrastiak, anfibioak eta arrainak. UGAZTUNAK 1.-NOLAKOAK DIRA UGAZTUNAK?:Ugaztunek biriken bidez arnasten dute eta ilez estalita daukate larruazala.Gehienek lau hanka dituzte, uretan bizi direnek ez. Balea 2.-ANIMALIA UGAZTUNEN UGALKETA:Ugaztunak bibiparoak dira, eta amek ugatzetan sortzen duten esnea ematen diete kumeei. 3.-ITSASOKO UGAZTUNAK:Badaude ugaztun hegalariak ,saguzarra adibidez. Lehorreko ugaztunak baita ere zaldia,elefantea… Zenbait ugaztun itsasoan bizi dira beti;besteak beste, izurdeak eta baleak .Ez dute ilerik eta larruazal leuna dute.Ez dute hankarik,baizik eta hegatsak dituzte,uretan mugitzeko ,igeri egiteko. Itsas-txakurra Itsasoko ug...

3.-LANBIDEAK: HIRUGARREN SEKTOREA

3.-LANBIDEAK: HIRUGARREN SEKTOREA GARRAIOBIDEAK Garraiobideek salgaiak eta pertsonak eramaten dituzte leku batetik bestera. Garraiobide batzuk lehorrean zehar ibiltzen dira;beste batzuk, itsasoan zehar;eta beste batzuk, airean zehar. Gainera,garraiobide batzuk publikoak dira, eta beste batzuk, pribatuak. EROSI ETA SALDU Pertsonok gauzak erosten eta saltzen ditugu,etengabe: elikagaiak, arropa, bidaiak… Zenbait saltoki mota daude;esate baterako,dendak, supermerkatuak, hipermerkatuak eta saltoki handiak. ZERBITZUAK 1.-ZER DIRA ZERBITZUAK? Pertsonen beharrei erantzuten dieten lanak zerbitzuak dira. - Zerbitzu publikoa : gobernuek kudeatzen dute,adibidez, suhiltzaileak… -Zerbitzu pribatuak: pertsona batzuen mende daude... hotelak… 2.-HEZKUNTZA ETA OSASUN ZERBITZUAK Eskoletan ,institutuetan eta unibertsitateetan hezkuntza-zerbitzuak ematen dira.Erakunde publiko eta pribatuak daude. Osasuna zaintzearekin lotutako zerbitzuak osasu...